-
Athletic Irakurketa Kluba: Ainhoa Tirapu 26/02/2019
Gaur arratsaldean, Pablo Auladellen irudiekin Begoña Ibarrolak idatzitako “Ausarten kluba” liburuari buruzko irakurketa kluba egin da San Mamesen, eta bertan Ainhoa Tirapu Santutxuko Luis Briñas Eskola Publikoaren Lehen Hezkuntzako 4. Mailaren hirurogeita hamar ikasleekin solasean egon da.
(Ikusi gehiago) -
irakurLE-ON / irakurLE-ONA 22/11/2018
Letrak eta Futbola 2018 ekimenaren barruan, Athletic Club Fundazioak irakurLE-ON / irakurLE-ONA izeneko kanpaina jarri du abian, irakurketa sustatzeko. Lau poster egin dira; horietan, Ainhoa Tirapu, Mikel Balenziaga, Iñigo Lekue eta Oscar de Marcos jokalariak agertzen dira Virginoa Wolf, Eduardo Sacheri, Bernardo Atxaga eta Jane Austenen liburuak irakurtzen.
(Ikusi gehiago) -
Letrak eta futbola, ekitaldeen irudiak. 22/11/2018
Jarraian, azken egunotan ospatutako ekitaldeen irudiak daude.
(Ikusi gehiago) -
Letrak eta futbola, Nacho Carretero & Enrique Ballester 19/11/2018
Gaur, azaroaren 20an, asteartea, Letrak eta Futbola 2018 ekimenaren azken ekitaldia izango dugu, 19:00etan, Foru Liburutegian.
(Ikusi gehiago) -
Letrak eta futbola, Ana Malagón, Xabi San Sebastian & Anjel Mari Peñagarikano 18/11/2018
Gaur, azaroak 19 astelehena (arratsaldeko 19:00tan – Foru Liburutegia), Letrak eta Futbola topaketen barruan, Xabi Mendiak gidatutako solasaldian Ana Malagon idazleak, Xabi San Sebastian musikariak eta Anjel Mari Peñagarikanok hartuko dute parte.
(Ikusi gehiago) -
Letrak eta futbola, San Mames-en berbaldiak / Philippe Claudel 14/11/2018
Bihar, azaroak 15, 19:00etan, San Mamesen, 2018ko Letrak eta Futbola ekimenaren barruko saio bat izango da: Philippe Claudel idazle frantsesarekin egongo gara.
(Ikusi gehiago) -
Letrak eta futbola, Laura Ferrero & Manuel Vilas 12/11/2018
Gaur, azaroak 13 asteartea (19:00), 2018ko Letrak eta Futbola topaketen barruan, Jose Mari Isasik zuzendutako Laura Ferrero eta Manuel Vilasen arteko solasaldia izango dugu.
(Ikusi gehiago) -
Letrak eta futbola, Simon Kuper eta David Goldblatt 11/11/2018
Azaroaren 12an, astelehena, 19:00etan, Bizkaiko Foru Liburutegian inauguratuko da literatura eta futbolaren inguruko Letrak eta Futbola 2018 jaialdia. David Golblatt eta Simon Kuper idazleen arteko solasaldi bat izango dugu eta Filippo Ricci arituko da moderatzaile lanetan.
(Ikusi gehiago) -
Letrak eta Futbola 2018 19/10/2018
Datorren azaroaren 12an hasiko da Letrak eta Futbola topaketen bederatzigarren edizioa. Athletic Club Fundazioak eta Foru Liburutegiak antolatutako topaketak dira, literaturaren eta futbolaren ingurukoak, eta honako egun hauetan egingo dira: azaroak 12, 13, 15, 19 eta 20.
(Ikusi gehiago)